albistea
21:25ean
Gazteako 'Dida' irratsaioko hiru kide, larunbateko 'Mihiluze Traka'n
A.H.
EITB
Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzon nor baino nor gehiago arituko dira.
-
'Mihiluze Traka'. Argazkia: EITB
Larunbat honetan, martxoaren 31n, 'Mihiluze Traka' saioak Gazteako 'Dida' irratsaioko hiru kide izango ditu protagonista: Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzon. 'Dida' saioa astelehenetik ostiralera goizeko 7:00etatik 10:00etara entzun daiteke Gaztean eta irratsaio horretako lau aurkezleetatik hiru 'Mihiluze Traka'n arituko dira lehiatzen. Joseina, Edurne eta Jon Gotzon zein baino zein animatuago ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek.
Beraiekin bikotea osatzen, Arrasateko Larraitz Trojaola, Zarauzko Haritz Arregi eta Donostiako Berta Etxeberria mihiluzeak arituko dira. Larunbatero, 'Mihiluze Traka'n ohikoak diren 5000 euroak izango dira jokoan.
'Mihiluze Traka' larunbat honetan emitituko da 21:25etik aurrera ETB-1en