albistea
Erreportajea
Euskara ikastea erabakitzen duten atzerritarrei buruz, 'Harian'
A.E.
EITB
Programako lan-taldea euskara zergatik ikasi nahi duten eta euren bizitzan zein baliagarria den azalduko diguten hainbat lagunekin egon da.
-
Iban Bengoetxea. Argazkia: EITB.
Urtero, Euskal Herrian bizi diren geroz eta atzerritar gehiagok hartzen dute euskara ikasteko erabakia. Kasu batzuetan, lan merkatuan sartzea erraztuko dielakoan ikasten dute; beste batzuetan, ingurukoekin harremanak hobetzen lagunduko dielakoan.
Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan 1.418 bat atzerritar daude matrikulatuta. Eta haietariko seik EGA titulua atera zuten iaz.
'Harian' eko taldea euskara zergatik ikasi nahi duten eta euren bizitzan zein baliagarria den azalduko diguten hainbat lagunekin egon da.
'Harian', igande gauetan dago ikusgai, ETB-1en 21:00etan.