albistea
Boxeo Izarrak
Pisu Astunetako Munduko Txapelketa 'Boxeo Izarrak' saioan
A.E.
EITB
Alexander Povetkin eta Marco Hucken arteko Munduko txapelketa izango da ikusgai
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EITB.
Ostiralean, 'Boxeo Izarark' s aioaren ardatz nagusia, Alexander Povetkin eta Marco Hucken arteko Munduko txapelketa izango da. PovetkiN errusiarra da gaur egungo txapelduna WBA erakundearen arabera eta orainarte egindako 23 borrokaldiak irabazi ditu. Marco Huck, Alemanian bizi den serbiarrak, 34 garaipen ditu eta porrot bakarra. 9 aldiz izan da txapeldun kruzero pisuan eta Povetkini erronka bota zion borrokaldi hau jokatzeko. Neurketa gogorra eta parekatua da.
Bigarren borrokaldia ere pisu berekoa da. Seth Mitchell amerikarra eta Timur I Bragimov izango dira aurrez-aurre. MIitchell, lehenago futbol amerikarrean ibilitakoa da eta boxeolari moduan 23 neurketa irabazi ditu eta 1 berdindu. Azkenik, Cornelius White eta Yordanis Despaigne-ren arteko norgehiagoka eskainiko dute. Bata, estatu batuarra, bestea kubarra. Biak ere maila oneko boxeolariak eta oso gogorrak.
ETB K Saten 23:00etan izango da saioa ikusgai eta ETB-1en 00:00etan.