Itxi

albistea

PSIKOLOGIA

Dibortzioaren eragina haurrengan, 'Forum' saioan, ostegunean

M.A.

EITB

Priscila Comino UPV/EHUko ikertzailea elkarrizketatuko dute ETB-2n.

  • Begoña Zubieta, 'Forum'. Argazkia: EITB

    Begoña Zubieta, 'Forum'. Argazkia: EITB

Ostegunean, apirilak 12, Euskal Telebistako 'Forum' elkarrizketa saioan Priscila Comino hartuko dute solaskide. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikertzaileak 4-18 urteko 416 haurren datuak bildu ditu, dibortziatuta eta ezkonduta dauden gurasoen seme-alaben portaera aztertzeko eta erkatzeko. Emaitzek erakutsi dutenez, dibortziatutako gurasoen seme-alabek ez dute zertan ezkondutako gurasoenek baino arazo gehiago izan, betiere gurasoak egoera berrira ondo egokitu badira.

Begoña Zubietak astelehenetik ostiralera gidatzen du ETB-2ko programa 10:15etik aurrera.