Itxi

albistea

Igandean, ETB-1en

'Finlandia', Joseina Etxeberriak eta Edurne Garmendiak aurkeztuta

A.A.

EITB

Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa pilota esatarien bikiak hartuko dituzte gonbidatu.

  • 'Finlandia', Joseina Etxeberria eta Edurne Garmendia

    'Finlandia', Joseina Etxeberria eta Edurne Garmendia. Argazkia: EITB

Aurkezle berriak izango ditu aurrerantzean ETB-1eko 'Finlandia' saioak. Irratitik eskapada egin eta telebistako platora jaitsi dira Edurne Garmendia eta Joseina Etxeberria Gazteako esatariak.

Gazteako 'Dida' irratsaio goiztiarrean astelehenetik ostiralera entretenimendua eskaintzeaz gainera, Joseina Etxeberriak eta Edurne Garmendiak telebistan jarduteko aukera izango dute eta 'Finlandia' saioko gidari izango dira datorren igandetik aurrera.

Aurkezleena ez ezik, beste nobedabe nagusia ere izango du aste honetatik aurrera 'Finlandia'k. Platora bisitan aurkezleekin solas egitera eta erronka ezberdinetan parte hartzera gonbidatuko dituzten lagunak 'Finlandia' eta 'Wazemank'eko lan-taldeak ospetsu egin dituzten fikiziozko pertsonaiak izango dira. Hartara, igande honetan oso gonbidatu bereziak izango dituzte: Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa pilota esatari handiak.

Fikzioak beraz leku garrantzitsua izango du saioan aurrerantzean, baina publikoak ere bertatik-bertara gozatzeko aukera izango du desafio, esketx eta 'Finlandia'ko taldearen proposamenekin.

Aste honetan, Artekarik eta Axkolayak betiko martxan jarraituko dute, lehenengoak egoera txoroenetan ateratzen eta bigarrenak 'bajeran' abenturak bizitzen. Horrez gain, Olazabal eta Azkargortak izarren liga edo Tzanpionza nola doan kontatuko digute berriz ere.

Hori dena eta sorpresa gehiago igande gauean, 21:30ean, 'Finlandia'n.