Itxi

albistea

ETB-2n, 10:15ean

Oscar Terol 'Forum' saioan, asteartean

M.A.

EITB

Argitaratu berri duen liburuaz eta ostiralean estreinatuko diren 'Al Rescate'ko atal berriez galdetuko dio Begoña Zubietak.

  • Oscar Terolen argazkia

    Oscar Terol. Argazkia: EITB

Asteartean, apirilak 17, Begoña Zubietak Oscar Terol umorista ezaguna elkarrizketatuko du 'Forum' saioan. ETB-2ko gonbidatuak El vasco que no comía demasiado eleberria argitara berri du eta lan honen gainean mintzatuko da. Bide batez, ostiralean abiatuko den 'Al Rescate'ren denboraldiaz mintzatuko da, orain arteko ibilbide profesionala ahaztu gabe.

Izan ere, Terolek berak zuzentzen duen 'Al Rescate' umore saioaren atal berriak izango dira ikusgai ostiraletik aurrera ETB-2n. Bertan, Gorka Otxoa, Asier Hormaza eta Santi Ugalde izango ditu lagun aktore donostiarrak.

Lau aktoreek pertsonaia berriak hezurmamituko dituzte, gizarte gaiekin, aktualitatearekin eta gizakion portaerarekin lotura dutenak, umore ukitua duten egoerak irudikatuz. Aurreko programetan ezagun egin dituzten beste hainbat pertsonaien esketxak ere ikusgai izango dira, besteak beste, Kontxu amona eta Las chicas de Orio ataleko neskak.

Horren guztiaren aurrerapena egingo du Oscar Terolek astearteko 'Forum' saioan, 10:15etik aurrera, ETB-2n.