albistea
Apirilaren 23an
Henry, Ikerneren senarra, Arraldera dator
EITB
Ernestok Madariaga saltzeko asmoz jarraituko du eta Malen, berriz, bere familia biologikoa irrikaz izango da.
-
Goenkale. Argazkia: EITB
Henry, Ikerneren senarra, Arraldera iritsiko da. Aliciak harekin hitz egingo du alabaren kontrako bahiketa-akusazioa ken dezan. Baina Ikerne, senarraren iritsieraren berri izan bezain pronto, amarekin haserretuko da ez diolako ezertxo ere esan.
Ernestok Madariaga saltzeko asmoz jarraituko du. Baina Ernestoren hautaketan, arrazoi ekonomikoez gain, bai Lukasek, bai Germanek bestelakoak ere badaudela uste dute.
Abelek zalantzak dauzka, ez baitu argi Germanek Paularen heriotzarekin loturarik ote daukan baina Uxuek argi du hori eta zuzenean bere aitari egotzi dio hilketaren errua.
Esperanzak haren biloba ezagutzea proposatuko dio Maleni. Malen irrikaz dago bere familia biologikoari buruzko gauza gehiago jakiteko eta, beraz, proposamena onartuko du.
Jokin eta Ibi Arraldetik kanpo ikusiko dituzte. Karlosek, Nekanek emandako arrastoak baliatuta, poliziaren laguntzarik gabe haiek bilatzeari ekingo dio.