albistea
Audientzia oharra
'El Conquistador' lider iritsi da Bateratzera
A.E.
EITB
'Teleberri', albistegirik ikusiena asteburuan.
-
El Conquistador del Fin del Mundo. Foto: EITB.
'El Conquistador del Fin del Mundo' igandeetako saiorik ikusienak %24,3ko audientzia izan zuen atzo eta 218.000 ikus-entzule bataz beste EAE eta eragin esparruan. Halaber, 431.00 lagunek jarraitu zuten uneren batean atzoko atala.
Miguelizen kanporaketarekin eta taldeen arteko azken inmunitate jokoarekin lider iritsi da saioa Bateratzera.
'Teleberri' lider izan da asteburuan
Bestalde, 'Teleberri' asteburuan lider izan da albistegien artean. ETB-2ko albistegia, %17,7ko audientzia zatia eta 134.000 ikus-entzuleko bataz bestekoarekin, ikusiena izan da. Larunbateko eguerdiko albistegia ikusiena izan zen: %21,1eko sharea lortu zuen, 153.000 ikus-entzule bataz beste eta 300.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Igande arratsaldeko pilota partida ere, Martinez de Irujo Peñagarikano / Retegi II-Pascual, euskaldunen artean eta bere ordutegian audientzian buru izan zen %17,7ko audientziarekin. ETB-1en harrera ona izan zuen, halaber, 'Kantuan' show musikalaren estreinaldiak: 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eta %10eko audientzia izan zuen euskaldunen artean.
'Al Rescate'ren erantzun ona
Ostiralean, berriz, 'Al Rescate' saioaren atal berrien txanda izan zen. Oscar Terolen umore saioak %10,7ko audientzia eta 111.000 ikus-entzuleko audientzia lortu zuen, bataz beste. Audientzia metatuari dagokionez ere, bere marka hautsi zuen: 355.000 lagun.
'Ni Más Ni Menos', asteko audientziarik altuena
'Ni Más Ni Menos' magazinak asteko daturik altuena lortu zuen joan zen astean, %13,3. Azpimarratzeko modukoa ostiralekoa: %14ko audientzia zatia eta 318.00ko audientzia metatua.