telebista
22:15ean
Cambridge, gaur gauean,"Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Arantzazu Fuertes erreportariak eta Santiago Roldán kamerariak hiria eta bertako unibertsitate ezaguna bisitatuko dituzte, han bizi diren Elena González, Iñigo Ayestaran, Imanol Herrero eta Elena Vázquez euskaldunen laguntzarekin.
-
Arantzazu Fuertes erreportaria, Cambridgen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Aste honetako "Vascos por el Mundo" saioak Cambridge hirira egingo du bidaia, Erresuma Batuan. Bertako historia eta jarduera 1200. urtean sortutako unibertsitate entzutetsuaren inguruan garatu da eta, hala, Arantzazu Fuertes erreportaria eta Santiago Roldán kameraria ikasgeletara itzuliko dira oraingoan, egun bakar batez bada ere.
Trinity, King's, Saint Jones… 31 college-ak dira benetako protagonistak Cambridgen. Darwin eta Newton bezalako izen ospetsuek beren ikerketak eta teoriak garatu eta azaldu zituzten han.
Bertan sortu zen ere futbola, egun ezagutzen dugun moduan; eta hiri horretan jaio ziren hainbat musika talde ezagun, tartean Pink Floyd.
"VXM" saioak, gainera, Erdi Aroko hiriko txokoak bisitatuko ditu, eta Harry Potter unibertsora ere eramango gaitu, literatura eta zinema munduko saga magikoena sortzeko inspirazio iturri izan baitziren hiriko gune horiek. Cambridgetik gertu, Newmarket ere bisitatuko dute, zaldiekin eta zaldiketarekin lotura zuzena duen tokia.
Hori dena bertan bizi diren Elena González, Iñigo Ayestaran, Imanol Herrero eta Elena Vázquez euskaldunen eskutik.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.