Itxi

albistea

ETBK Sat-en

Pisu erdi astuneko Munduko txapelketa, ostiraleko 'Boxeo Izarrak'en

A.H.

EITB

Saioak Nathan Cleverly eta Tommy Karpency-ren arteko borrokaldia eskainiko du.

  • 'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB

    'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB

Pisu erdi astuneko Munduko txapelketarekin abiatuko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan. Nathan Cleverly eta Tommy Karpency izango dira aurrez aurre. Cleverly galestarrak orain arte egindako 23 neurketak irabazi ditu eta boxeolari ikusgarria da. Karpency amerikarraren zenbakiek hauxe diote: 21 garaipen, bi porrot eta berdinketa bat. Boxeolari ezkertia da eta hori beti gertatzen da deserosoa.

Bigarren borrokaldian, Aaron Pryor eta Thomas Oosthuizen arituko dira. Biak boxeolari gogorrak. Euren aitengandik jaso zuten boxeo zaletasuna. Oosthuizen-en aita Hegoafrikako txapelduna izan baitzen bi pisutan. Pryor-en aita, ordea, pisu arineko boxeolaririk onenetariko bat. 11 aldiz izan zen Munduko txapeldun, eta neurketa bakar bat galduta erretiratu zen.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:55etik aurrera ETBK Sat-en.