albistea
Audientzia oharra
R. Madril-Bayern partidako penaltiak ETBko historiako saiorik ikusiena
A.H.
EITB
Bi euskal ikus-entzuletatik batek Champions Leagueko finalaurreko neurketako penaltiak jarraitu zituen.
-
Real Madrid-Bayern Munich. Argazkia: EFE
Real Madril eta Bayern Munich taldeek jokatu zuten Champions Leagueko finalaurreko partida eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Milioi bat ikus-entzule baino gehiagok bat egin zuten norgehiagokarekinemanaldian zehar Euskadi eta eragin esparruan. Neurketaren amaierako penaltien emanaldiak bataz besteko 700.000 ikus-entzule izan zituen eta partidaren luzapenarekin batera, Euskal Telebistako historiaren saiorik ikusienak izan ziren Euskadin eta haren eragin esparruan.
Bi euskal ikus-entzuletatik batek partidaren penalti txanda jarraitu zuen eta emanaldiak %49,3ko audientzia zatia eta %22,3ko rating-a lortu zituen. Norgehiagokaren luzapenak, bere aldetik, %41,8ko audientzia zatia lortu zuen eta bataz besteko 646.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Euskadin eta eragin eremuan.
Partidak, bestalde, %36,1ko audientzia zatia lortu zuen eta 1.007.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadi eta eragin eremuan.