albistea
23:10ean
PSE-EEko Andoni Unzalu, asteleheneko 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
Krisiari aurre egiteko Lehendakariaren egitasmoaz arituko da.
-
Maddalen Iriarte, 'Azpimarra'. EITB
Astelehenean, Maddalen Iriartek Andoni Unzalu Eusko Jaurlaritzako komunikazio idazkari nagusia elkarrizketatuko du ETB-1eko 'Azpimarra+' albistegi berezian. Lehendakariak berriki aurkeztu duen krisiaren aurkako egitasmoaz hitz egingo du eta egun-eguneko bestelako gai politikoez ere arituko da.
Bestalde, Benjamin Atutxa PSE-EEko legebiltzarkideak, Eider Alkorta soziologoak eta Gaizka Aranguren kazetariak gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldi mahaiaren inguruan.
'Azpimarra+' astelehen honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en.