albistea
Apirilaren 30eko atala
Malenek Ernestori aitortuko dio Lukasekin zeukan harremana amaitu dela
EITB
Ernestok eta Iñigok haustura ospatuko dute baina Madariagaren salmentan horrek eragina edukiko duela uste dute.
-
Goenkale. Argazkia: EITB
Malenek Ernestori jakinaraziko dio Lukasekin zeukan harremana betiko amaitu dela. Ernestok eta Iñigok haustura ospatuko dute baina Madariagaren salmentan horrek eragina edukiko duela uste dute.
Lukasek eta Germanek Madariaga erosi nahi duen elkarteak gas-lantegi bat sortzeko asmoa daukala jakingo dute eta ziur daude diru asko dagoela jokoan.
Ines kezkatuta dago Germanek Paularen heriotzarekin lotura izan dezakeelako eta hura hil zenean non egon zen galdetuko dio.
Henryk Aliciari esango dio Ikerneren kontrako salaketa kendu duela eta amak alaba konbentzituko du Henryrekin elkar dadin. Ikernek bikotekide ohiari esango dio ez duela Australiara itzultzeko asmorik. Bestalde, Xanetek Leori aitortuko dio bere amarekin bakarrik bizitzeak beldurra ematen diola.
Joana kezkatuta dago Manexi buruzko berririk ez daukalako. Ibonek esango dio berriki droga-salmentan dabilen tipo batekin ikusi zuela Manex.