albistea
Audientzia
'El Conquistador', audientzian lider
A.E.
EITB
464.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioan Virginiak eta Patxik utzi egin behar izan zuten abentura.
-
Imagen del capítulo de ayer. Foto EITB.
Audientzian nagusi izaten jarraitzen du 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak. Atzo %24,6ko audientzia zatia eskuratu zuen eta saiorik ikusiena izan zen berriz, Euskadin eta baita bere ordu tarte luzean ere.
Finaletik gertu dagoen realityak atzo, bataz beste, 239.000 ikus-entzule izan zituen EAE eta eragin esparruan. Virginiak duelua galdu eta etxerako bidea hartu zuen. Baita Patxik ere, honek lehiaketa uztea erabaki zuen, eskuan hartutako minaren ondorioz ez baitzuen jarraitzeko moduan bere burua sasoi betean ikusten. Atzoko atalarekin 464.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean.
Bestalde, arratsaldean ETB-1en emandako eskuz banakako txapelketako partida lider izan zen euskaldunen artean, %23,6ko audientzia zatia eskuratuz. Halaber, 165.000 laguneko audientzia metatua izan du Barriolak eta Beginok jokatutako norgehiagokak.
'Robin Food'ek %12, ostiralean
Azpimarratzeko modukoa, bestalde, joan zen ostiralean 'Robin Food' saioak izandako %12ko audientzia emaitza. Horrez gain, 132.000 lagunek jarraitu zuten sukaldaritza tartea ETB-2n.