Itxi

telebista

Saio berezia

Ugutz Robles-Arangiz gogoan, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

2003. urtean Joxe Mari Iriondok "Esanak Esan" saioan egindako elkarrizketa izango da ikusgai "Oholtzan" saioaren ostean, 23:25ean.

  • Ugutz Robles-Arangiz 1998ko argazki batean, "Goenkale" telesaileko aktore gehiagorekin

    Ugutz Robles-Arangiz 1998ko argazki batean, "Goenkale" telesaileko aktore gehiagorekin

Ostiral honetan izan dugu Ugutz Robles-Arangiz lapurtar kulturzale eta kulturgilearen heriotzaren berri eta haren oroimenez, 2003. urtean Joxe Mari Iriondo kazetariak "Esanak Esan" saioan egin zion elkarrizketa izango dugu ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. Emanaldia "Oholtzan" saioaren ostean izango da, 23:25ean.