telebista
19. atalaren aurrerapena
Gaur gauean estreinatuko den proba irabazi beharko dute Corocoteek kanpamentu aberatsera itzuli nahi badute
EITB Media
"Conquis"en historian orain arte ikusi gabeko proba bat dator astelehenean. Bertan, taldeek enbor astun bat mugitu beharko dute soka batetik tiratuta, beste taldeko kapitaina kontrapisua egiten ari dela.
-
Yocahuak eta Corocoteak eztabaidan, joko berrian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Kanpamendu aberatseko kontzertu bira bertan behera utzi dute Coroshow ikuskizun entzutetsuko kideek. Tronkoala jokoan galdu ondoren, talde bezala unerik okerrena ari dira bizitzen. Egoerak eztanda egin zuen Begok eta Seletak Corocote taldeko kide bat duelura bidaltzeko erabakia hartu zutenean, eta aldez aurretik adostu bezala, Atabey taldeko lehiakide ohia izendatu beharrean. Amaiera mingarria izan zuen erabaki hark, Yas dueluan kanporatu zutelako eta, ondorioz, Astrabuduarako bidea hartu zuelako. Enetzek, eta bereziki, Sarak atsekabe handia hartu zuten, eta aurrerantzean, izendapenetan beste modu batera jardungo dutela iragarri zuten. Annie eta Aini ez dira Atabey taldeko lehiakide ohiak, orain, urdin koloreko kamiseta jantzita, Corocote taldekoak dira. Eta tronpeta hotsa berriz ere entzuteko, aukera bakarra dago… Hurrengo immunitate jokoa irabaztea!
Astelehenean joko berria izango dugu "El Conquistador" saioan, inoiz jokatu gabeko proba, hain zuzen. Taldeek enbor astun bat garraiatu beharko dute, soka bati tiraka. Bidean hainbat oztopo izango dituzte eta ibilbidea osatzeko denbora gutxien behar duenak irabaziko du jokoa. Kapitanek funtsezko eginkizuna izango dute. Aurkarien enborrari loturako soka batez baliatuta, kontrapisua eta ahalik eta traba gehien egiten saiatu behar dira, besteek bidean aurrera egin ez dezaten. Immunitate joko berri honek hika-mika ugari eragingo ditu, eta lehiakide bat baino gehiago haserretu egingo da, eta nola gainera, tartean, Peña. Tronkolala jokoan liskarren bat izan zuen Seletarekin, eta oraingoan ere bien arteko eztabaida piztuko da.
Yocahu taldeak kanpamendu aberatsera itzuli nahi du, nola edo hala. Baina, madarikazio baten biktima direla dirudi; izan ere, kanpamendu aberatsera hurbiltzen diren bakoitzean zerbait gertatzen da. Bigarren garaipena ospatzen ari zirela, Arantxa iritsi zen; hurrengoan, Urkok abentura utzi zuen hatzamarrean min hartuta; eta, oraingo honetan, Iban, kiderik indartsuenetakoa, ospitalera eraman dute. Itzuliko ote da gernikarra? Gorriak itxaropentsu daude.
Asteleheneko atalean, joko berria estreinakoz ikusteaz gain, asanblada sutsua izango dugu beste behin, oihuek burrunba egingo baitute itsas kurkuiluen haitzuloko hormetan.
"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran appetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.