telebista
22:30ean
Bego, Seleta, Iker, Terete eta Enetz hartuko dituzte gonbidatu "El Conquis" saioan gaur gauean
EITB Media
Abenturatik heldu diren azken bi kapitainak eta kanporatutako hiru lehiakideak elkarrizketatuko ditu Patxi Alonsok. Horrez gain, bateratze prozesuan sortu diren aliantzei buruz arituko dira eta ikusi gabeko irudiak erakutsiko dizute.
-
Bego, Seleta, Iker, Terete eta Enetz. Irudia: EITB Media
Bost gonbidatu izango dituzte gaur gauean "El Conquis" saioko platoan. Batetik, abenturatik atera diren azken bi kapitainak, Bego eta Seleta. Bestetik, bateratze prozesuko lehen hiru kanporatuak: Iker, Terete eta Enetz.
Kapitainen bizipenak ezagutu nahiko ditu Patxi Alonsok. Bego eta Seleta buru izan duten Corocoteak historiako talde urdinik onena izan omen da, baina momentu honetan giroa nahasi samar omen da. Aurrez kanporatutako taldekideen aurrean emango dituzte azalpenak platoan.
Aste honetako duelu gogorraren ostean, Ikerrek, Teretek eta Enetzek etxerako bidea hartu dute. Azken lehia aztertzeaz gain, abenturan osatu duten ibilbidearen errepasoa egingo dute.
Alcatraz irlaren azken ordua ezagutuko dute, orain arte ikusi gabeko irudien bitartez, hemendik aurrerako estrategiak zeintzuk diren erakutsiko dute eta hurrengo probaren aurrerapena eskainiko dute.
Eider, David, Raúl, Durana eta Eneko adituekin batera, Andrea, Arantxa, Aitzol, Nahia eta Nakor kapitainen laguntza izango du Patxi Alonsok platoan. Halaber, saioaren jarraitzaileen iritziak bilduko dituzte, beti bezala, Oizederrek eta Ismak Gaztearen txokoan.
"El Conquistador del Caribe" abentura realityak berriz ere lortu zuen ordutegi-nagusian lidergoa, % 29,1eko kuotarekin. 307.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen EAEn eta eragin eremuan.
"El Conquis" saioa zuzenean eskaintzen da asteazkenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.