telebista
22:15ean
Lille, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Josu Larrea kazetariak eta Ruben Ruiz kamerak Lille hiria eta Opaloaren kostaldea ezagutuko dituzte bertan bizi diren Iratxe Calvo, Laura Pinto, Arantza Intxusta eta Javier Abaroa euskaldunen eskutik.
-
Frantziako iparraldean, Lille hiria ezagutuko dute "Vascos por el Mundo"n
Frantziako iparraldeko eskualdera joko du gaur "Vascos por el Mundo" saioak. Lille hirian eta Opaloaren kostaldean barrena murgilduko dira Josu Larrea kazetaria eta Ruben Ruiz kamera, bertan bizi diren Iratxe Calvo, Laura Pinto, Arantza Intxusta eta Javier Abaroa euskaldunen eskutik.
Bizitzaz beteriko hiria da Lille, nazioarteko ikasle asko bizi baita bertan. Bestalde, historian zehar izandako eragin flamenkoa edonon nabaritu daiteke, batez ere, hiriko eraikinetan eta gastronomian. Handik kilometro gutxira, Opaloaren kostaldeko hondartzak kirola egin eta lasai egoteko toki aproposa dira. Berck, Montreuil, Boulogne-sur-mer, Calais eta Dunkerque herriak ezagutuko ditu saioak kostaldean barrena.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.