telebista
Txirrindularitza
Burgosko Itzulia, abuztuaren 2tik 6ra, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna arratsaldero, 15:00etatik aurrera.
Txirrindularitzak ez du etenik EITBn. Donostiako Klasikoaren eta Getxoko Sari Nagusiaren ondotik, Burgosko Itzuliaz gozatzeko aukera dugu abuztuaren 2tik 6ra bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en. Fermin Aramendi eta Alfontso Arroio arduratuko dira etapa bakoitzaren zuzeneko kontakizuna egiteaz, 15:00etatik aurrera.
Horrez gain, Poloniako Tourra ere eskaintzen ari da EITB joan den igandetik. Fermin Aramendi eta Pedro Mari Goikoetxea dira esatariak.
Inoizko parte hartzerik hoberenarekin abiatuko da Burgosko Itzuliko 44. edizioa. Hiriko katedrala izango da lasterketaren abiapuntua eta amaiera, berriz, Lagunas de Neila mitikoan izango du, larunbat arratsaldean. Hirugarren etapa ere menditsua izango da, Picon Blanco kategoria bereziko gainera igaro beharko baitute.