Itxi

telebista

22:30ean

'Normandía al desnudo' komedia, gaur, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Aurretik, Felix Linaresen saioan, Juan Sebastian Elkano izango dute hizpide, lehen mundu biraren 5. mendeurrena dela-eta. Horren harira, telebistan eta zineman esan izan diren egiak eta gezurrak aztertuko dituzte.

  • 'Normandía al desnudo' filmaren irudia.

    'Normandía al desnudo' filmaren irudia, EITB Mediaren bidoe batetik aterata.

Gaur gauean, Normandia al desnudo (Normandie nue, 2018) komedia frantziarra eskainiko du "La Noche De... " EITBko zinema saioak.

Philippe Le Guayk zuzenduta, François Cluzet, François-Xavier Demaison eta Julie-Anne Roth dira protagonista nagusiak, eta landa eremua defendatzeko protesta modu berrien bila dabiltzan nekazari normandiarrak ditu oinarri. Izan ere, herriko alkatea herritarrak konbentzitzen saiatuko da, biluzik dauden pertsonen masei argazkiak ateratzen aditua den argazkilari ezagun baten aurrean biluztu daitezen.

Filmaren emanaldiaren aurretik, Felix Linaresen saioak Juan Sebastian Elkano izango du protagonista, munduko lehen itzuliaren 500. urteurrenean. Zehazki, lehen mundu birari buruz eta Juan Sebastian Elkanori buruz zineman eta telebistan kontatu dituzten egiak eta gezurrak azalduko dituzte. Egia al da itsas batailetan parte hartu zuela? Egia al da urrea ekarri zuela ezkutuan? Egia al da justiziatik ihes egin zuela? Horretaz guztiaz hitz egingo dute Verdades y mentiras atalean.

Horrez gain, pelikula berria estreinatu duen Miren Ibarguren aktore donostiarra ere izango dute hizpide, "Todos los apellidos de…" atalean.

"La Noche De… Normandia al desnudo" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.