Itxi

albistea

ETB-1en

Nahaspila gehiago, asteazkenean, 'Bi eta Bat'en

A.H.

EITB

Jaione eta Idoiak edozein gauza asmatuko dute Joxe Lontxoren pisuan jarraitzeko.

  • 'Bi eta Bat'. EITB

    'Bi eta Bat'. EITB

Jose Lontxoren etxean dohainik bizitzen jarraitzea da Jaione eta Idoiaren helburu bakarra. Jose Lontxok atsoak lagatako pisua alokatu nahi die, baina beraiek inon diren trikimailu guztiak erabiliko dituzte hori ekiditeko. Etxea prezintatuta dagoela, zaborrez beteta edota okupak dituela asmatuko dute.

Baina ez hori bakarrik, Jose Lontxok Idoiaren gutun bat aurkituko du, JL bati idatzia. Idoia berekin maiteminduta egon zela uste du Jose Lontxok eta Idoiak ere horixe sinistarazi dio.

Bestalde, bizilagunak Ismelda neskamea bota nahian dabiltza, baina ez dute nork eta nola esan asmatzen.

'Bi eta Bat' asteazkenean emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.