Itxi

albistea

Kultura agenda

Ez Dok Hiru Bikoteatroren azkeneko lana, 'EITB Kultura'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Apropox konpainiaren Eunon lana, On proiektu musikala eta Byscaytik arkitektura lana ezagutuko du aste honetako saioak.

  • EITB Kultura. EITB

    EITB Kultura. EITB

Aste honetan, 'EITB Kultura'k Ez Dok Hiru Bikoteatro konpainiaren azkeneko lana aurreratuko du: Lingua Nabajorum, Euskararen historia zoroa. Euskara bere egunean nola sortu zen azaltzen duen antzezlana da; Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Jokin Otegiren azkeneko sorkuntza.

Antzerkiarekin jarraituz, 'EITB Kultura'k Apropox konpainiaren Eunon lana ezagutuko du. Taldearen lehenengo antzezlana da, eta ama batek bere semearekin duen harremanean murgiltzen da. Iurgi Etxebarriak eta Juancar Arraizak sortutako antzerki lan esperimentala da.

Horrez gain, Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren On proiektu musikalaren berri emango du 'EITB Kultura'k. Bi musikari gipuzkoarrek bederatzi pieza sortu dituzte, nyckelharpa (tekladun biola suitzarra) eta akordeoiaren soinuak bat eginez.

Amaitzeko, Getxora joango dira 'EITB Kultura'ko kamerak Byskaytik arkitektura lana gertutik ezagutzera. GC Arquitectos taldeak egindako proiektu honetan hainbat estilo uztartu dituzte.

'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 00:10etik aurrera, ETB-1en; asteartean, 01:20ean, ETB-2n; eta, ostegunean, 22:30etik aurrera ETB-3n.