Itxi

albistea

Musika show-a

Julian Iantzi abeslari, 'Kantuan' saioan

A.E.

EITB

Klaudio Landa, Miren Fernandez eta Estitxu Sudupe izango dira habaneren gaura gonbidatuak. Horrez gain, Musikalis eta Eibarko gazte abesbatza ere izango dituzte saioan.

  • Julian Iantzi, 'Kantuan'. EITB

    Julian Iantzi, 'Kantuan'. EITB

Larunbat honetan, habaneren gaua izango da 'Kantuan' saioan. Programako taldeko abeslariez gain eta berezitasun bezala, abesbatzek ere hartuko dute parte saioan. Eibarko gazte abesbatza, alde batetik, eta Musikalis Donostiako abesbatza, bestetik. Bi taldeek bina kanta egingo dituzte, habanera bat eta aski ezagunak diren kanten bertsio bana.  Eibarko abesbatzako gazteek 'Leteren habanera' eta Tina Turnerren 'Proud Mary' kantatuko dituzte; Donostiako Musikalisekoek, berriz, 'Linda cubana' eta Michael Bubleren 'Haven´t met you yet'.

Platoan izango diren programa taldeko abeslariak hauexek izango dira: Iñigo Perurena, Estitxu Pinatxo, Xabier Zurbano eta Laura Latienda. Eta errepertorioari dagokionez: 'La flor de la canela', 'Perfibia', 'La paloma', 'Zugana Manuela', 'Maria la portuguesa', 'Caminito'...

Eta , lehen aldiz, Julian Iantzik berak abestuko du saioan: bere osaba Pepito Iantzi musikari ezagunaren 'Lesakari' kanta interpretatuko du.

Bestalde, 'Kantuan'eko gonbidatu bereziak honako hauek izango dira: Miren Fernandez, abeslari eta 'Oh Happy Day'ko epaimahai kidea; Estitxu Sudupe, abeslari eta 'Bi Gira'ko epaimahai kidea, eta Klaudio Landa, 'Oh Happy Day'ko aurkezlea izandakoa. Emanaldia komentatzeaz gain, 'Ameriketara' kanta ezaguna abestuko dute.

21:45ean hasiko da 'Kantuan' ETB-1en.