telebista
22:30ean
Euskal Herriko dantzen eta pilotaren jatorriaz, gaur gauean "Una Historia de Vasconia" saioan
EITB Media
'El dantzari y el pelotari: dos tipos de vascos' izenburupean, Alberto Santanak Euskal Herriko ikono edo arketipo kultural unibertsalenetakoak ikertuko ditu.
-
Dantzariak "Una Historia de Vasconia" saioan. Irudia: EITB Media
Gaur gauean, Alberto Santanak gidatutako "Una Historia de Vasconia" saioak bi euskal ereduen jatorri historikoa azaldu eta ikertuko ditu: dantzariarena eta pilotariarena.
Erritu dantza ospetsuenetako askoren jatorri militar edo erlijioso katolikoak erakutsiko dituzte, baita herri-entretenimenduko dantza aske, neurrigabe eta araurik gabeekiko duten aldea ere. Halaber, dantzari mitikoak gogoratuko dituzte dantza eskola zaharren rola aztertzearekin batera.
Dantzariekin batera, pilotaria Euskal Herriko ikono edo arketipo kultural unibertsalenetakoa da, eta horren jatorria eta zergatia azalduko dira saioan. Espazioen barietate historiko guztiak ere erakutsiko dira (harresiak, eliza-arkupeak, plazak, zelaiak...) eta pilota-jokoen modalitate horietako batzuk, ia desagertuta daudenak baina ikertzen eta biziberritzen ari direnak.
"Una Historia de Vasconia", astelehenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.