albistea
Showa ETB-1en
Edurne Garmendia eta Joseina Etxeberria, 'Ai Ama!' saioan
A.H.
EITB
Denboraldiko azkeneko saioaren protagonista izango dira irrati eta telebistako aurkezleak.
-
Edurne Garmendia eta Joseina Etxeberria. EITB
ETB-1eko 'Al Ama!' show-ak Edurne Garmendia eta Joseina Etxeberria gonbidatuekin esango dio agur denboraldiari, eta umorez beteriko azkeneko saioa eskainiko du asteartean. Edurne eta Joseinak, bai 'Finladia'n zein Gazteako 'Dida' saioan izandako bizipenez arituko dira Iban Garaterekin. Horrez gain, saioko kolaboratzaile ezberdinen proposamen eta erronkei aurre egin beharko diete.
'Ai Ama!' astearte honetan emitituko da 21:00etatik aurrera ETB-1en.