telebista
22:30ean
Euskal herritarrak mendebalde urrunean, gaur gauean "Una Historia de Vasconia" saioan
EITB Media
Atal horrek Ipar Amerikako mendebaldeko euskal migrazioa izango du ardatz.
-
"Una Historia de Vasconia" saioaren irudia.
Gaur gauean, Ipar Amerikako mendebaldeko euskal migrazioa izango dute hizpide "Una Historia de Vasconia" saioan.
XIX. mendea, Amerikako hispaniar kolonien independentziaren ondoren, aro garaikideko emigrazio handien mendea izan zen, eta, kalkuluen arabera, euskal herritarren % 20k betiko utzi zuen sorterria. Euskaldun batzuek rol nabarmena izan zuten Espainiako inperioko lurralde oso pobre, urrun eta ia jenderik gabekotzat jotzen zenaren esplorazioan, kolonizazioan eta kontrolean, eta gaiaren inguruko lanketa egingo dute Alberto Santanak aurkezturiko serie dokumentalean.
"Una Historia de Vasconia" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.