Itxi

telebista

22:30ean

'Plan A' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de…"n

EITB Media

Saioak gainera, Matthew McConaughey aktorearen ibilbidea errepasatu eta 'Los Vascos Conquistan Hollywood' eta 'Lista de 6.. muertes curiosas' atalak eskainiko ditu.

  • 'Plan A' filmearen irudi bat

    'Plan A' filmearen irudi bat

"La Noche de…"k Plan A (2021) filmaren estreinaldia eskainiko du gaur gauean telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da, eta, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, holokaustotik bizirik atera zen judu talde batek Alemaniako ur sistema pozoitzeko plan arriskutsua hartzen du oinarri. Doron eta Yoav Paz zinegileek gidatuta, Sylvia Hoeks, Michael Aloni, August Diehl eta Nikola Kinski dira aktore protagonistak.

Pelikularen emanaldiaren aurretik, Felix Linaresek Matthew McConaughey aktorearen ibilbidea errepasatuko du, eta, gainera, House of the Dragon telesail ospetsuan agertzen den euskal aktore bati buruz arituko da "Los Vascos Conquistan Hollywood" atalean. Amaitzeko, Santu Guztien Eguna hizpide hartuta, "Lista de 6… muertes curiosas" atala eskainiko du saioak.

"La Noche de… Plan A" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.