Itxi

albistea

Dida

Gazteako Bideoklip Lehiaketaz gozatzeko aukera telebistan

A.A.

EITB

ETB-1ek saio berezia eskainiko du gaur, 23:10ean.

  • Bideoklip Lehiaketa, Gaztea

Gazteako 'dida!' saioak antolatutako Bideoklip Lehiaketara aurkeztutako lanak telebistan ikusteko aukera izango da. Gaursaio berezia emango da ETB-1en, 23:10ean, 'Bi eta Bat' telesailaren ostean.

Lehiaketa iragartzeko 'dida!'ko lan-taldeak, Edurne Garmendiak, Joseina Etxeberriak, Ainhoa Vitoriak eta Jon Gotzonek, egin zuen ''Thriller'' bideokliparen bertsioa erakutsiko du lehenik eta behin saio berezi honek. Ondoren, lehiaketan boto gehien jaso dituzten 15 lanak erakutsiko dituzte atzekoz aurrera.

Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolako gazteak izan dira Gazteako Bideoklip Lehiaketako garaileak, LMFAO taldearen ''Party Rock Anthem'' kantuaren bideoarekin. 3.000 euro irabazi dituzte.