Itxi

albistea

Goenkale 18

'Goenkale 18' ekitaldi berezia, telesailaren urtemuga ospatzeko

E.O.

EITB

Musika eta umorea izan ditu ardatz ekitaldiak. Aktore eta jarraitzaile ugari bildu da ospakizunera.

  • 'Goenkale 18' ekitaldi berezia, telesailaren urtemuga ospatzeko

    Gonbidatuak. Argazkia: EITB.

18. denboraldia amaitzear du 'Goenkale'k, eta gala berezi batekin ospatu du telesailak urtemuga. 'Goenkale'n urte guzti hauetan lan egin duten aktoreak eta jarraitzaileak deitu dituzte hitzordu honetara, une historiko honen argazkia egin eta elkarrekin gau emanaldi ederraz gozatzera. Emisio data ez dago zehaztuta baina laster izango da saio berezi eta ospakizun hau ikusgai ETB-1en.

Loreto Mauleonek eta Joanes Passicotek aurkeztu dute saioa eta kantuan eta dantzan jarri ditu 'Goenkale'ko hainbat aktore: Ainhoa Aierbe, Maria Cruickshank, Iñaki Perurena, Miren Gojenola, Martxelo Rubio, Tessa Andonegi, Asier Hernandez, Itziar Ituño, Naroa Agirre, Asier Oruesagasti, Ylenia Lopez, Mikel Martinez, Amaia Ruiz de Galarreta, Xabier Perurena, Maitena Salinas, Miren Gaztañaga, Inma Fernandez, Mikel Martinez, Maialen Velasco, Joli Pascualena eta Pepi Aranburu.

Errepertorioa euskal kantu ezagunekin osatu dute: 'Gogoak' (Esne Beltza), 'Hegal egiten' (Itoiz), 'Guretzat' (Oskorri), 'Amets' (Gari), 'Kantuz eskertu' (Ze Esatek!), 'Negua joan da ta' (Zea Mays), 'Maite ederra' (Mikel Garikoitz), 'Zure albotik urrun banago' (Su Ta Gar) eta, agurrerako, 'Boga-Boga' abesti herrikoia.

Umore printzak ere izan ditu 'Goenkale 18' gala bereziak, Iker Galartza, Itziar Urretabizkaia, Asier Oruesagasti, Xabier Perurena eta Joseba Garmendia Tximista-ren eskutik. Horrez gain, bideoak eta elkarrizketak tartekatu dituzte.