albistea
Ostiralean
Bradley eta Casamayorren arteko borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Saioak Timothy Bradley hartuko du protagonista, Pacquiaoren aurkako borrokaldiaren bezperan.
-
'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB
Ostiralean, 'Boxeo Izarrak' Timothy Bradley ezagutuko du, azkeneko 27 borrokaldiak irabazi, eta larunbatean Pacquiaoren kontra borrokaldi garrantzitsua jokatuko duen 28 urteko boxeolaria. Sei aldiz izan da munduko txapeldun pisu superarinean eta bere ezaugarriak abiadura eta teknika dira. 'Boxeo Izarrak' saioak Joel Casamayorren kontrako borrokaldia eskainiko du. Kubako boxeolariak urrezko domina eskuratu zuen 92an, Bartzelonan. Profesional mailan hamar bider izan da munduko txapeldun eta gizonik onenen aurka neurtu ditu indarrak.
Bigarren borrokaldian, Mike Jones eta Sebastian Luján aurrez aurre ikusiko dira. Estatu batuarrak 25 neurketa egin ditu eta denetan nagusitu da. Guztira 8 aldiz irabazi du Ameriketako txapelketa. Lujan argentinarrak, ostera, "latino" titulua behin baino gehiagotan irabazi du eta bitan jokatu du munduko txapelketa, baina ezin izan du gerrikoa bereganatu.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETBK Sat-en eta 00:05ean ETB-1en.