Itxi

telebista

22:30ean

Joseba Arguiñanok Abadiñoko Mendiola auzoa ezagutuko du gaur gauean "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Arguiñano Mendiolako auzokideekin elkartuko da, eta haien istorioak ezagutuko ditu zenbait momentu gastronomikoren inguruan.

  • Joseba Arguiñano Abadiñoko Mendiola auzoan.

    Joseba Arguiñano Abadiñoko Mendiola auzoan.

Joseba Arguiñanok Abadiñoko Mendiola auzoa bisitatuko du gaur "Historias a Bocados" saioan, bertako auzokideen istorioak ezagutzeko asmoarekin.

Luisi Gomezek 68 urte ditu eta Mendiola ezagutzera eramango du Joseba. Luisik antzinako "auzo eskola"ri esker izan du harremana Mendiolarekin, eskola hartan ikasi zuten azken ikasleen artean baitago bere semea, Unai. Gaur egun, eskolaren eraikinean auzokideen elkarte kulturala dago: Errekatxo auzo elkartea. Bertako txokoaren sukaldean Joseba Arguiñanok itsas zapoa entsaladarekin prestatuko dio Luisiri.

Iker Azkorbebeitiak 46 urte ditu, eta bere familia Mendiolakoa da. Haurtzaroko asteburu guztiak familiako Mendiolako baserrian igaro zituen, eta asko dira garai hartako bere oroitzapenak. Atxarteko antzinako harrobiak eta XVIII. mendeko errota bat erakutsiko dizkio Josebari. Ondoren, txokora joango dira, barazkien menestra urdaiazpiko txirbilekin prestatzera. Ikerren oiloen arrautza egosien birrindura ere gehituko diote platerari.

Amaitzeko, Patxi Solana Alluitz Natura baserri-eskolako koordinatzailearekin bilduko da Joseba. Berarekin eskolan eskaintzen duten tailerretan parte hartuko du sukaldariak: tresna tradizionalekin, hasteko, mamia egingo dute, eta ondoren, artilea maneiatzen arituko dira.

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.