albistea
22:20ean
Pedro Migel Etxenike, asteazkeneko 'Bisitaria'n
A.H.
EITB
Zientzialariak Donostiako Ibaetako lantokira, bere etxera eta lagunekin bizikletaz ibiltzera eramango du Xabier Euzkitze.
-
Xabier Euzkitze eta Pedro Migel Etxenike. EITB
Asteazken honetan, mundu mailako zientzialaririk onenetariko batek hartuko du 'Bisitaria' bere etxean: Pedro Migel Etxenikek. Xabier Euzkitzek ez du galduko zientzialariaren ingurua barrutik ezagutzeko aukera eta Donostiako Ibaetako lantokira joango da berarekin.
Gainera, Etxenikeren familia ezagutuko du Euzkitzek haren etxean, baita lagunak ere, bizikleta hartu eta Pedroren lagunekin asteroko buelta eta buelta osteko hamaiketakoa konpartituko baititu. Argi geratuko da, bai 'Bisitaria' zein zientzialaria ere, sasoian daudela.
'Bisitaria' asteazkenean emitituko da 22:20etatik aurrera ETB-1en.
'Bisitaria', baita ere ETB-2n
Asteazken honetan, 'Bisitaria'k ETB-2ra egingo du salto eta, 00:15etik aurrera, Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearekin egindako saioa eskainiko da, gazteleraz azpidatzia. Jesus Egigurenek Aizarna jaioterrira eramango du 'Bisitaria', baita Elgoibarreko Txillarre baserrira ere. Bertan Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste zenbait kiderekin bildu izan da hamar urtez gutxi gorabehera, bake prozesuan aurrera pausuak eman nahian. Bakeaz, ETAri eta biktimei buruz, presoez eta beste hamaika gaiez arituko da Jesus Egiguren 'Bisitaria'rekin.