albistea
21:30ean
''Bizirik'' saioaren estreinaldia, igandean ETB-1en
EITB
Urko Aristik aurkeztuta, ETB-1eko "Bizirik" saioak Euskal Herriko herri txikietako bizimodua erakutsiko du. Igande honetan izango da estreinaldia ETB-1en eta Elantxobe eta Arano ezagutuko ditugu.
-
Urko Aristi. Argazkia: EITB
ETB1eko ‘Bizirik’ saioak Euskal Herriko herri txikietako bizimodua erakutsiko du. Urko Aristi aurkezlea 1.000 biztanletik beherako
herrietara joango da eta bertako herritarrekin hitz egingo du. Herri txikietako egunerokotasuna, jarduerak, ohiturak, gastronomia… ezagutaraztea da ‘Bizirik’ saioaren helburua. Hori guztia, herritarrek beraiek kontatuta.
Saio bakoitzean bi herrietara joango da Urko Aristi. Horrela, herrien arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak ikusi ahal izango dira. Lehenengo saioan Elantxobe eta Arano bisitatuko ditu ‘Bizirik’-ek.
Hortik aurrera, Lapuebla de Labarca, Bastida (Nafarroa Beherea), Alkiza, Ziortza-Bolibar, Kanpezu eta Larraine (Zuberoa) herrietara joango dira, besteak beste. Zazpi saio izango dira guztira eta bakoitzak 50-60 minutuko iraupena izango du.