Itxi

albistea

Kultura agenda

Elena Asins artistarekin, aste honetako 'EITB Kultura'n

A.H.

EITB

Denboraldiko azkeneko saio honetan, Marlangoren erdarazko lehen lana, Groove Box-en musika eta Libertia antzerki ikuskizuna ezagutuko dituzte.

  • EITB kultura. EITB

    EITB kultura. EITB

Aste honetan, 'EITB Kultura'ren denboraldiko azkeneko atala eskainiko da. Ohi denez, gure inguruko berrikuntza artistiko eta kuturalen berri emango du. Hasteko, Donostiako Koldo Mitxelena zentroan ikusgai izango den erakusketara hurbilduko da. Elena Asins artistak, 'Encuentros tardios' lana erakutsiko du, musikarekin erlazionatutako lan digitalez osatutako bilduma. Elenak 2011n estatu mailako arte plastikoen saria irabazi zuen. Madrilen jaioa, Azpirozen bizi da eta 'EITB Kultura'ko kameren aurrean azalduko du arte plastikoen munduan egin dituen ikerketak.

Bestalde, Marlangok Un día extraordinario lana aurkeztuko du, taldearen erdarazko lehenengo lana. Hamar urte daramatzate musikaren munduan lanean eta bost disko atera dituzte kalera. Leonor Watling, Alejandro Pelayo eta Osacar Ybarra taldekideek bere azkeneko diska honen ezaugarriez arituko dira aste honetako 'EITB Kultura'n, ekainak 21ean Bilboko Kafe Antzokian emango duten kontzertuaren aurretik.

Musikaren munduan jarraituz, 'EITB Kutlura'k Groove Box taldearen musika ezagutuko du, NuSoul/ Jazz estiloko taldea. Natalia Calderon, Erika Lopez, David Gonzalez Cambray eta Vincent Thomas taldekideek bertsioekin hasi zuten beren ibilbidea, baina orain abesti propioak sortzen dituzte.

Amaitzeko, antzerkirako bidea hartuko du 'EITB Kultura'k, Libertia umeentzako kale ikuskizuna ezagutzeko. Hortzmuga konpainia bizkaitarrak egindako lana da, Izpiñe Sotoren gidaritzapean.

'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 00:00etatik aurrera ETB-1en, asteartean 10:30ean ETB-2n eta ostegunean 22:30ean ETB-3n.