Itxi

albistea

Astelehenean, ETB-1en

Autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubideaz, 'Azpimarra+' saioan

A.H.

EITB

Maddalen Iriartek aurkeztutako saioak, gainera, Frantziako hauteskunde legegileak hartuko ditu hizpide.

  • 'Azpimarra', Maddalen Iriarte. EITB

    'Azpimarra', Maddalen Iriarte. EITB

Aste honetako 'Azpimarra+' saioak Jon Maia eta Anjel Oiarbide, Nazioen Mundua elkarteko kideak, izango ditu protagonista, estreinatu berri duten Gazta zati bat filma hizpide hartuta. Nazioen Munduak bultzatua, Jon Maiak zuzendutako dokumental honek autodeterminazio eskubidea hartzen du ardatz. Maddalen Iriarterekin batera, erabakitzeko eskubideari buruz arituko dira. Ondoren, Gaizka Aranguren eta Maite Ubiria kazetariek eta Eguzki Urteaga soziologoak gaiarekin jarraituko dute solasaldi mahaiaren inguruan.

Bestalde, Frantziako hauteskunde legegileak ere izango dituzte mintzagai eta hiru solaskideez gain, Frank Dolosor lankideak hauteskundeetako datuak emango ditu.

'Azpimarra+' astelehen honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en.