Itxi

albistea

Larunbat honetan

'Bost Axola Bemola' euskarazko lehen haur-ikuskizun lirikoa, ETB-1en

A.E.

EITB

Larunbat honetan eskainiko da gaztetxoak opera mundura ezagutzea helburu duen lana.

  • 'Bost Axola Bemola'. EITB

    'Bost Axola Bemola'. EITB

Larunbat honetan, 'Bost Axola Bemola' ikuskizun lirikoa eskainiko du ETB-1ek. Umorea ardatz hartuta, edozein antzokitan gerta daitekeen egoera kontatuko dute. Gaztetxoak opera mundura hurbildu nahi ditu lan honek.

Abao-Olbek eta Arriaga Antzokiak ekoiztu dute 60 minutuko ikuskizuna elkarlanean. Kantari eta antzezle Ana Otxoa, Maite Maruri, Alberto Nuñez, Axier Sanchez, Itziar Recalde, Joseba Uribarri, Mikel Pikaza eta Carlos Imaz arituko dira. Itxaro Mentxaka mezzosopranoak ere hartuko dute parte ikuskizunean.

Enrique Viana madrildarrak sortutako 'Ni fu ni fa sostenido' ikuskizunaren euskarako moldaketa da ikusgai izango den lana. Mozart, Wagner, Rossini, Gounod, Bizet, Offenbach, Auber eta Donizettiren musika bildu du.

'Bost Axola Bemola' 16:50ean izango da ikusgai ETB-1en.