telebista
Audientzia
"Akelarre", liderra ikus-entzule gazteen artean
EITB Media
207.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Valeria Rosen ETB2ko saio berriaren estreinaldia.
-
Valeria Ros "Akelarre" saioan
ETB2ko "Akelarre" saio berriak arrakastaz ekin dio ostegun gauetako ibilbideari. Izan ere, Valeria Ros getxoztarrak gidatutako umorezko talk show berria liderra izan zen atzo ikus-entzule gazteen artean; zehazki, 13 eta 24 urte bitarteko adin tartean ( % 19,8ko audientzia zatia lortuta) eta 25 eta 44 urte bitarteko adin tartean (% 13,6ko kuota) izan zen lider. Horrez gain, lehen saioak 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen EAEn eta eragin eremuan. Hain zuzen ere, Juan Martinez de Irujo, Helena Resano eta Ana Goitia izan zituen gonbidatu platoan.
Valeria Ros egun komediaren arloan dagoen aurkezle berezi eta karismatikoenak gidatzen duen lehen umorezko talk show-a da "Akelarre". Saio bihurri eta lotsagabea da, eta euskal kultura ere badu zutabe. Pablo Ibarburu du kolaboratzaile nagusi, eta musikaren zuzendaria, berriz, Pirata da. Astero gonbidatu ezagun eta mediatikoak izango ditu saioak, baina baita komiko gazteak ere, ETB erakusleiho izango dutenak.
"Akelarre" ostegunero izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.
"Akelarre" sare sozialetan:
Twitter: @akelarre_etb
Instagram: instagram.com/akelarre_etb
Tik Tok: @akelarre_etb