telebista
AURRERAPENA-5. ATALA
Taldeen egoera eta abentura bera goitik behera astinduko du Tronkoalak, gaur gaueko "Conquis"en
EITB Media
Tronkoala joko klasikoak hainbat lehiakideren ezkutuko aldea azaleratuko du. Horrez gainera, gaurko atalean, bikiekin zer gertatu den argituko da behingoz.
-
Tronokoala
"El Conquistador del Caribe" saioaren 19. edizio honetako 5. atal honek Tronkoala jokoa dakar, probarik nabarmenetako bat, klasiko bat, hain juxtu. Joko honek hankaz gora jarriko du guztia, eta taldeek erabilitako joko zikina mahaigainean jarriko du. Ez hori bakarrik, hainbat lehiakideren ezkutuko aldea azaleratuko du.
Aurreko edizioetan bezala, taldeek uztaiak dagokien zutoinean sartu beharko dituzte, gutxienez, hiru bider, eta era berean, beste taldeei gauza bera egiten eragotzi behar diete. Erdialdean dagoen zutoin batetik hartu behar dira uztaiak, eta gero talde bakoitzari dagokion koloreko zutoinean sartu. Hiru uztaiak zutoinean sartzen lehenbiziko taldeak irabaziko du Tronkoala jokoa.
Baina bada ezberdintasunik aurten, izan ere, talde bat gehiago dira 19. edizio honetan. Eta honek zaildu egiten du nabarmen egoera: batetik, ohiko plakaketa, bultzada eta kolpeak ugaritu egingo dira; eta bestetik, estrategia zuzenak asmatzea zailagoa izango da. Tentsioak gora egingo du jokoan eta amaitzean begi-bistakoak izango dira ondorioak.
Asteleheneko atalean gainera, bikien egoera argituko da behingoz. Saioa utzi dute ala aurrera egingo dute taldekideekin? Conquiseko komunitatea irrikaz dago erantzuna zein den jakiteko. Bikien kanporaketa kolpe gogorra izango litzateke talde urdinarentzat. Aurreko duelua galdu ondoren, abenturatik at geratu da Soraya eta ezin du bi taldekide gutxiagorekin geratu.
Ainik, beraz, lan gogorra izango du aurretik bere taldearen ibilbidea zuzentzeko eta bere taldekideak, gutxienez, duelura joatetik libratzeko.
Bestalde, zorte onarekin jarraitzera derrigortuta daude gorriak: lau garaipen lortu dituzte, azkena Seleta kapitain berriarekin. Momentura arte, Yocahuen egonaldia nahiko erosoa izan da abenturan, baina hurrengo immunitate jokoaren ezaugarriekin gehiegi lasaitzeko arriskua dute.
Aurpegia aldatu dute berdeek Jokin iritsi denetik. Taldeari falta zitzaion baikortasun dosia eman die kapitain berriak; hortaz, segurtasunez aurre egingo diote tronkoala jokoari. Ikustear da, ordea, behin proba amaituta beraien ilusioak zapuzten ez diren.
Guaban taldeari dagokionez, gazteek poz handiz hartu zuten Alaz duelutik itzuli zenean. Kanpamentu txiroan egon arren, bateratutako talde direla uste du Izetak eta tronkoalari arrakastaz aurre egiteko gai ikusten ditu.
Estrategiak diseinatzen hasi dira lau taldeak, baita itunak ere. Tronkoala jokoa eta abenturaren etorkizuna guztiz baldintzatu ditzateke planteamendu hauek guztiek.
Zer nolako itunak egingo dira hurrengo immunitate jokoan? Nortzuk izango dira kaltetuak eta nortzuk irabazleak? Proba egingo al dute bikiek edo etxerako bidea hartuta izango dute?
Galdera guztien erantzuna izango duzue gaur gauean, otsailaren 13an, ETB2n, eitb.eus-en eta Conquiseko APPan.
"El Conquis"en eduki digitalak
Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2023
facebook.com/elconquistadordelfindelmundo
Twitter: @el_conquis
Instagram: @el.conquis
Tik Tok: @el.conquis