Itxi

telebista

AURRERAPENA-7. ATALA

Immunitate joko berria estreinatuko du “Conquis"ek: Enborren eskailerak taldeak goratu edo hondoratuko ditu

EITB Media

Talde batzuren etorkizuna jokoan dago immunitate joko berri honetan, izan ere, berdeen azken aukera izan daiteke. “El Conquistador” saioko historian inoiz egin gabeko proba izango da Enborren eskailera izenekoa. Altura ezberdinetako enborrak hartu eta eskailera egin beharko dute lehiakideek.

  • Enborren eskaileren jokoa

    Enborren eskaileren jokoa. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

"El Conquistador del Caribe"  saioko 7. atala immunitate joko berri, arriskutsu eta ikusgarri batekin hasiko da. Lehiakideek asko arriskatu beharko dute, fisikoki min hartzeraino, jokoan emaitza ona lortu eta izendapenak ekidin ahal izateko. 

Enborren eskailera izeneko immunitate jokoa "El Conquistador" saioko historian lehenbiziko aldiz jokatuko da. Taldeek eskailera bat sortu beharko dute altuera ezberdinetako enborrak hartuta, jokoaren lursailaren erdian hainbat metrora jarri duten ikurrina eskuratzeko. Eskailera hori egiteko, talde bakoitzak lurrean sei zulo egin beharko ditu eta, horietan sei enbor sartu. Behin eskailera eginda, talde bakoitzak aukeratu duen ordezkariak urrats luzeak eginez iritsi beharko da ikurrina hartzera. 

Izan ere, aldez aurretik, talde bakoitzak mezua jaso du esanez hanka luzeak dituen lehiakidea aukeratu beharra zuela. Eta zeregin horretan hasi dira: Urdinek Locuras hautatu dute; berdek ostera Marta izendatu dute, eta uste osoa dute berarengan, haien azken aukera izan baitaiteke talde gisa aurrera jarraitzeko. Yocahu taldetik, Jartan joango da ordezkari bezala, eta azkenik, horiek, 23 urtetik azpikoek, Sojo estratega aukeratu dute ikurrina lortzeko bidean. 

Talderen baten etorkizuna ezbaian dago eta joko honek atzera bueltarik ez duten ondorioak ekar litzake. Azken atalean Oihane kanporatu ondoren, Atabey taldea arrisku bizian dago. Aurrera jarraitu edo desagertu, horiek dira dituen bi aukerak. Jokin kapitainarekin batera, bost neska daude bakarrik eta beste kide bat galtzeak hondamena ekar lezake. Inoizko Atabey talderik txarrena izango lirateke gainera. Hori dela eta, jokoan postu on bat lortzeko premia handia dute. 

Bikien etorkizuna ere ez dago batere argi. Aitzik sorbalda minduta dauka oraindik, Tronkoalaren jokoan kolpea hartu ondoren. Ez daki immunitate jokoan parte hartzerik izango duen edo behingoz abentura utzi beharko duen. Horrez gain, urdinek talde izaera berreskuratu behar dute, Locuras eta Killer 7 lehiakideen arteko tentsio uneak berriz ere errepika ez daitezen.  

Bestalde, Yocahu taldeko gorriek burumakur jarraitzen dute. Seleta iritsi zenetik, bolada txarra pasatzen ari dira, eta animoan eragin handia du horrek. Lortuko ote dute egoera iraultzea Enborren eskailera jokoan? Atabey taldearen azken jokoa izango ote da? Bikiek aurrera egingo al dute?  Erantzun guztiak gaur gauean izango ditugu, 22:30etik aurrera, tentsioz, emozioz eta ustekabez beteriko atal berrian. 

"El Conquis"en eduki digitalak

eitb.eus/elconquistador

Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2023

facebook.com/elconquistadordelfindelmundo

Twitter: @el_conquis

Instagram: @el.conquis

Tik Tok: @el.conquis