albistea
Ostiralean 10:15ean
Ramon Campo kazetariari elkarrizketa, ostiraleko 'Forum'en
A.H.
EITB
Gonbidatuak El oro de Canfranc liburua aurkeztuko du.
-
Begoña Zubieta. EITB
Ramon Campo Zaragozako kazetaria ETB-2ko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da ostiralean, 10:15ean, El oro de Canfranc liburua aurkeztera. Argitalpenak dokumentu eta argazkiak hartuko ditu oinarri istorio harrigarri baten berri emateko: naziek judutarrei lapurtutako urreak, Europa zeharkatuz, Portugalera heldu arte egiten zuen bidearen istorioa.
Canfranc-eko tren geltokia erabiltzen omen zuten naziek urrea Espainiara sartzeko, Hitler eta Francok egin zuten hitzarmen baten arabera. Espaniatik Portugalera eramaten zuten ondoren, eta bertan, gerrarako armen ekoizpenerako behar zituzten mineralak erosteko erabiltzen zuten urrea.
Begoña Zubietarekin izango duen solasaldian, lapurtutako nazien urre horren inguruko hainbat datu emango ditu kazetariak, eta liburua argitaratu aurreko ikerketaren inguruan arituko dira solasean.