Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Harri Herri" saioko berriko hainbat protagonista gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lau kapitainak izango dituzte gonbidatu, Luis Mari Telleria, Izeta II, Joseba Ostolaza eta Zelai II.a, lehiaketaren nondik norakoak ezagutzeko. Bestalde, "El Conquistador" saioan zortzi metroko horma igo beharko dute lehiakideek.

  • "Harri Herri" saio berriko lau kapitainak hartuko dituzte astelehenean "Biba Zuek!" saioan

    "Harri Herri" saio berriko lau kapitainak hartuko dituzte astelehenean "Biba Zuek!" saioan

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en  

Gaur gauean EITBn estreinatuko den "Harri Herri" saio berriko lau kapitainak izango dituzte gonbidatu "Biba Zuek!" saioan: Luis Mari Telleria, Izeta II.a, Joseba Ostolaza eta Zelai II.a. Harri-jasotzea oinarri duen txapelketa berria honetan 28 harri-jasotzailek hartuko dute parte: 16 gizonezkok eta 12 emakumezkok. Taldeko lehiatuko dira, eta talde bakoitzeko kapitainarekin hitz egingo dute lehiaketaren inguruan.

Aurretik, saioaren lehen orduan, Naizen elkartearen inguruan arituko dira. Euskal Herriko adin txikiko transexualen familien elkartea Bizipoza egitasmoaren barnean dago, eta bideoklipa ere badute.

 

"El Conquistador del Caribe" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en  

Abenturako 11. atalean, mangladia zeharkatu beharko dute lehiakide guztiek eta zortzi metroko horman gora egin soken bitartez. Guztiek proba gainditzen dutenean, talde bakoitzeko eskalatzaileek muinora igo beharko dute elkarri lotuta. 

Ikusteko dago taldeak gai izango ote diren elkarrekin proba gainditzeko, lehiakideen indarrak ahulduta baitaude. Izan ere, Guaban taldeak denbora asko darama kanpamendu txiroan, eta horri mutilen eta nesken arteko gorabeherak batu behar zaizkio. Corocote taldeko kideen animoak ez daude horren gaizki, Irune duelutik itzuli eta gero. Yocahu taldea indartsu dago tirolina jokoa irabazi ondoren kanpamendu aberatsean jarraitzen dutelako.