Itxi

albistea

21:00etan

Menorkako Sant Joaneko jaien emankizuna larunbatean ETB-1en

A.H.

EITB

Agustin Ezenarrok aurkeztuta eta Igor Etxaniz burtzikariaren komentarioekin Menorkako Ciudadelan ospatzen diren ekitaldien emankizuna eskainiko da.

  • Sant Joan de Ciutadellako jaiak, Menorkan. EFE

    Sant Joan de Ciutadellako jaiak, Menorkan. EFE

Larunbat gauean, ETB-1ek San Joanetako jaia entzutetsuen berri emango du eta hiriko Ciudadelan ospatutako ekitaldien emankizuna eskainiko du 21:00etik aurrera. Agustin Ezenarrok aurkeztuko du saio berezia eta Igor Etxaniz burtzikari eta adituaren laguntza izango du.

Jaiak Toc de Fabiol ekitaldiarekin hasiko dira, Caixer jaunaren etxean ospatzen da. Caixerra festetako pertsonaiarik garrantzitsuenetarikoa da, Ciudadelatik ibiliko diren 140 zaldunetako bat. Jedenz betetako plaza da. Fabiolerrak, asto baten gainean plazara helduko den gizona, Caixerrari  festak hasteko baimena eskatuko dio.

Ondoren, Caixerra eta beste 140 zaldunak Ciudadelako Born plazara joango dira eta bertan 25.000 pertsonen aurrean hiru buelta emango dizkiote plazari jaleoa eginez. Jaleoa zaldia bi hanken gainean altxatu eta jendearen gainean jartzeari esaten zaio.

Izan ere, zaldiak dira jaia ezagun hauetako protagonista nagusiak eta San Joaneko jaietako ekitaldien artean, ikusgarriena, Jocs d'es pla da. Ciudadalearen portuaren amaieran ospatzen da eta zaldunak heltzen direnean musikaren doinuen erritmora jaleoa egiten dute berriz ere. Ondoren, hiru proba ezberdin egin beharko dituzte: uztailaren jokoa, lantza batekin eraztun bat hartu beharko dite; carotes jokoa, zaldunak binaka joango dira, batak bestearen carota apurtu beharko du eta jendea zaldien arten sartuko da carotaren zatiak eskuratzeko asmoarekin; eta azkenekoa, muxuaren jokoa, joku horretan bi zaldun besarkatuta joango dira.