albistea
Astearte honetan
'Breaking Bad'en lehenengo denboraldia hasiko da ETB-2n
A.E.
EITB
Vince Gilliganek sortu eta zuzendutako telesailak sei Emmy sari jaso ditu hainbat denboralditan. Asteartero gauero izango dugu ikusgai, 'La Noche de' saioaren ostean.
-
Argazkia: EITB
Astearte honetan 'Breaking Bad' telesaila ematen hasiko da ETB-2. Telesailaren protagonista Walter White (Bryan Cranston) ikastetxe bateko kimika irakaslea da. Whitek Biriketako minbizia duela jakingo du eta ez diote medikuek bizi itxaropen handirik eman. Hartara, erabaki garrantzitsua hartuko du bere familia diruz laguntzeko: anfetaminak egiteari ekingo dio eta droga munduan sartuko da. Ikasle ohi batekin (Aarón Paul) hasiko da jardunean eta gaizkile bilakatuko da. Berea asmoaren helburua bera hiltzen denerako bere emazte eta semeak behar izango duten dirua guztia biltzea da. Baina, droga munduan murgiltzen denean, droga saltzaileekin jarriko da harremanetan eta bere izaera ere kutsatu egingo dute. Apurka-apurka aldatzen hasiko da Walter, ez da hain gizon zorrotz eta zuzena izango, bere izaera arduratsua alde batera utzi eta gizon iluna bihurtuko da.
2008an estreinatu zuten Amerikako Estatu Batuetan telesaila Vince Gilliaganen eskutik. Urte horretan bertan telebistako Emmy sarietan lau izendapen izan zituen eta honako sariak lortu zituen: Cranstonek telesail dramatikoaren aktore onenaren saria jaso zuen; Vince Gilliagan-ek telesail dramatikoaren zuzendari onenaren saria eta Lynne Willigham-ek montaje onenaren saria irabazi zuen. 2009. eta 2010. urteetan ere saria irabazi zuen berriro Cranston aktoreak eta Aaron Paulek 2010ean antzeztaldeko aktore onenearen saria irabazi zuen. Gaur arte, telesailak izandako 16 izendapenetatik sei sari irabazi ditu.
Astearte honetan lehenengo bi atalak
ETB-2n telesailaren lehenengo bi atalak eskainiko dituzte astearte honetan 00:55ean, 'La Noche De'ren ondoren. ETB-3n berriz, astelehenetan 22:30an dago ikusgai bertsio originalean. Walter White kimika irakaslea da egunez eta gauetan diru gehiago irabazteko kotxeak garbitzen lan egiten du. Walter bere emaztearekin (Anna Gunn) eta garun-paralisia duen Walter Jr. (RJ Mitte) semearekin bizi da.
Biriketako minbizia duela eta oso larri dagoela jakiten duenean Walter bere familiaren etorkizunaz kezkatzen hasten da. DEAren agente bezala lan egiten duen bere koinatuaren bidez, droga munduan mugitzen den dirutzaz ohartuta, metanfetaminak egiteari ekingo dio. Horretarako Jesse Pickman ikasle ohi eta droga-trafikatzailerekin elkartuko da eta laborategi mugikorra jarriko dute martxan karabana batean. Arazoak, ostera, berehala sortuko dira: beste droga trafikatzaile batzuk negozioaren berri izango dute eta Walter bizirik irauteko hiltzaile bihurtuko baita. Bien bitartean, bere emaztea Walterren joakera arraroaz ohartuta, zer ezkutatzen ikertzen hasiko da.