albistea
Audientzia oharra
'Kirolak' eta 'Teleberri', saiorik ikusienak Euskadin
A.E.
EITB
Westerna audientzian lider izan zen bere ordutegian eta 'Cien por Cien' lehiaketak, berriz, 349.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.
-
Asier Odriozola eta Andrea Arrizabalaga. Argazkia: EITB.
ETB-2ko 'Kirolak 2' tartea atzoko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Kirol berrien saioak %20,9ko audientzia zatia eskuratu zuen. Halaber, 171.000 ikus-entzule lortu zituen EAE eta eragin esparruan. Jarraian, gaueko 'Teleberri' izan zen eguneko emanaldirik ikusiena. Albistegia audientzian buru izan zen bere ordutegian eta %20,3ko audientzia eskuratu zuen. Bataz beste, 150.000 ikus-entzulek ikusi zuten 'Teleberri' eta 318.000 lagunek egin zuten bat uneren batean.
Bestalde, arratsaldeko 'Western' tartean emandako Era el comandante Callicut filma ere lider izan zen bere ordutegian: %15,9ko share edo audientzia zatia izan zuen eta 160.000 laguneko audientzia metatua.
'Cien X Cien' lehiaketak ere erantzun ona izan zuen ordutegi nagusian. Carlos Soberak aurkeztutako saioak %12,7ko audientzia eta 122.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste. Halaber, 349.000 lagunek egin zuten bat saioarekin uneren batean.