Itxi

albistea

'Oihaneder bere saltsan'

Behi-isats erruloa eta mamia, Oihanederren osteguneko errezetak

A.H.

EITB

Aizpea Oihanederrek beste bi errezeta berri aurkeztuko ditu ostegunean

  • Aizpea Oihaneder. EITB

    Aizpea Oihaneder. EITB

Ostegun honetan, Aizpea Oihanederrek bi errezeta berri prestatuko ditu 'Oihaneder bere saltsan' sukalde saioan: Behi-isats erruloa saltsan patata purearekin eta, Mamia sagar gozoarekin eta parmesano opilarekin.

Lau pertsonentzako behi-isats erruloa prestatzeko, bi kilo behi isats beharko ditu eta horrez gain, bost tipula, bi baratxuri ale, porru bat, bi azenario, olioa (400 g), litro bat ardo beltz, modena ozpina (200 g), erromeroa eta Mizena (100 g) erabiliko ditu. Oihanederrek isatsaren errezetaren azalpena emango du, eta patata purea ere egingo du plateraren laguntzaile moduan.

Eguneko bigarren errezeta, gozoagoa izango da. Sagar gozoarekin egindako mamia eta parmesano opila prestatzeko, Aizpea Oihanederrek erabiliko dituen osagaiak, ardi esne errea (500 g), gatzaria, sagar gozoa (200g) eta parmesano gazta (100 g) izango dira. Sukaldaria gainera, mamiaren jatorriaz arituko da, eta gatzari naturala eta kimikoaren arteko ezberdintasunak ere aipatuko ditu, baita benetako gatzaria non lortu aipatu ere.

'Oihaneder bere saltsan' egunero emititzen da 13:30etik aurrera ETB-1en eta 21:00etan errepikatzen da kate berean.