Itxi

telebista

APP-an

Bozkatu lehiakide gogokoenaren alde "Conquis"eko aplikazioa erabilita

30 lehiakidek hartuko dute parte 19. edizio honetan. Aurten, berrikuntza bezala, ez da kanporaturik egongo asteroko debatean, eta emaitza Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo da. Erabiltzaileek "Conquis"en APParen bidez emango dute botoa, gehienez ere egunean behin.

  • Imagen del Favorito/a del Público de "El Conquistador del Caribe"

    Imagen del Favorito/a del Público de "El Conquistador del Caribe". Foto: EITB Media

Urtero bezala, "Conquiseko Komunitateak" ardura itzela du, "El Conquistador del Caribe" saioko 19. edizioko Ikuslearen Lehiakide Gogokoena aukeratzea, hain justu. Abenturaren hasieran 36 lehiakide baziren ere, 30ek hartuko dute parte bozketan. Izan ere, saioa utzi dutenek ez dute lehiakide gogokoena izateko aukerarik, osasun arrazoirengatik utzi dutenek salbu.

Aurten ere lehiakide gustukoena aukeratzeko "Conquis"en aplikazioa erabili beharko da. Horretarako, Play Storetik edo Apple Storetik jaits daiteke APPa. Zabaldu eta gero, oso erraz topatuko duzue publikoaren gogokoena aukeratzeko atala. Dagoeneko aplikazioa mugikorrean duenak azken bertsioa jaitsi beharko du (Androiden, 1.2.3 bertsioa, eta IOSen, 1.5 bertsioa).

Gogoratu botoa egunean behin bakarrik eman ahalko duzuela. Behin bozkatuta, jarraian, aplikazioan bertan, Save The Whales Ternuaren motxilaren asteroko zozketan parte hartzeko gonbidapena jasoko duzue, baina hori, noski, aukerakoa izango da. Asteazkenero, debatean, Patxi Alonsok Ternuaren motxilaren zozketako irabazlearen izena emango du jakitera. 

Baina aurten bada berrikuntza bat debatean. Ez da asteroko kanporaturik izango, eta Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo dugu bozketaren emaitza. Boto gehien jasotzen duen lehiakideak sari potoloa irabaziko du. Gainera, Ternuaren produktuen sorta itzela zozkatuko dugu zozketan parte hartu dutenen artean.

Gogoratu! Jaitsi "Conquis"en aplikazioa, eta eman botoa zure lehiakide gogokoenaren alde! Zurea da hautua.