Itxi

albistea

Larunbat honetan

'Pobre de Mi' eta 'San Fermin Directo' sanferminei agur esateko

A.E.

EITB

Ilaski Serranok eta Dani Martiarenak egingo dute sanferminetako azken ekitaldiaren kontakizuna.

  • 'Pobre de Mi' eta 'San Fermin Directo' sanferminei agur esateko

    'Pobre de mí' ekitaldia 2011ko sanferminetan. EITB

Larunbatean, hilak 14, Euskal Telebistako lehenengo kateak 'Pobre De Mi' ekitaldia eskainiz agurtuko ditu aurtengo sanferminak. Ilaski Serranok eta Dani Martiarenak Iruñeko Udaletxetik egingo dute Pobre De Mi ekitaldi hunkigarriaren kontakizuna. 01:15ean eskainiko dute emanaldia. Pobre de mi kantarekin bukatzen dira ofizialki San Fermin jaiak uztailaren 14ean, gauerdian. Jendea, oraindik zuriz jantzita eta kandela eskutan, udal plazan biltzen da eta agurreko kanta famatua abesten du: Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín, eta jarraian Ya falta menos batera kantatzen du (Gutxiago falta da berriz sanferminak izateko). ETBko kamerek une hunkigarri hau jasoko dute.

Sanferminetako azken 'San Fermin Directo' eskainiko da berriz, 14:30ean ETB-2n. Hasteko, jaietako azken entzierroaren gora beherak erakutsiko dituzte. Horrez gain, Radio Euskadiko lankideek egun hauetan guztietan entzierroaren kontakizuna nola egin duten jasoko dute. Halaber, trenean Gasteiztik Iruñera bidaia egin du lan-taldeak, jaietara datozenen giroa jasoz. Emanaldiok amaitzeko,  lan-taldearen 7  egun hauetako  irudi onenak bilduz bideoarekin itxiko da atala.