albistea
Sukalde saioa
Bi errezeta berri, gaurko 'Oihaneder Bere Saltsan' saioan
A.H.
EITB
Bakailaoz egindako brandada entsalada pikillo emultsioarekin, eta eguneko esnez eta ezkur likorez egindako txupito hotza, prestatuko ditu Aizpea Oihanederrek.
-
Aizpea Oihaneder. EITB
Bi errezeta berrirekin harrituko gaitu Aizpea Oihanederrek. Bakailaoz egindako brandada entsalada pikillo emultsioarekin izango da saioaren lehenengo errezeta eta bi parte berezituak izango ditu. Bakailao brandada prestatzen hasteko, bakailao papurtua (500 g), hiru tipula, bi baratxuri ale, olioa (100 g), bost gelatina orri eta esnegaina (1,5 l) beharko ditu Oihanederrek eta ondoren, pikilloz egindako emultsioa prestatuko du. Horretarako, pikilloak, bi baratxuri ale, olioa (200 g) eta gatza eta azukrea erabiliko ditu.
Eguneko bigarren errezeta nahiko erraza izango da: Eguneko esnez eta ezkur likorez egindako txupito hotza. Lau lagunentzako osagaiak eguneko esnea ( 2 litro), azukrea (200 g) eta ezkur likorea (100 g) izango dira.
'Oihaneder Bere Saltsan' gaur emitituko da goizeko 13:30etik aurrera ETB-1en.