albistea
22:15ean
Betelu eta Zeanuri ezagutuko ditu 'Bizirik' saioak
Nafarroako Betelu eta Bizkaiko Zeanuri herri txikien bitxikeriak gertutik ezagutuko ditu Urko Aristik.
-
Zeanuri, 'Bizirik'. EITB
Astelehen honetako 'Bizirik' saioan Betelu eta Zeanurira joango da Urko Aristi. Nafarroako Betelu herria, urarekin lotura estua duen herria da. Beteluko ura Euskal Herri guztian da ezaguna eta ur hori nondik datorren jakingo dute 'Bizirik' saioan. Urko Aristik herriko iturburuak ezagutuko ditu Feliciano Buldain beteluarraren laguntzaz. Beteluko Ur Fabrikari ere bisita egingo dio.
Betelu, ordea, ura baino gehiago da eta horixe erakutsiko dute beteluarrek. Ramon Garmendia Gar-goik jogurt enpresaren sortzailearekin baserriz-baserri joango da Urko Aristi jogurtak egiteko esne bila. Francisco Estanga Txakarro petrikilo famatuaren semeak bere aitaren dohainen berri emango du eta herriko alkateak Indiano Etxea erakutsiko du kameren aurrean. 1736an eraikitako eraikin honek harrizko klaustro bat du, palmera eta guzti. Halaber, Nafarroako herri txikietako aspaldiko ohitura bati jarraiki, auroroak kantatzera aterako dira kalez-kale.
Bizkaiko Zeanurin ere kalez-kale eta baserriz-baserri ibiliko da Urko Aristi. Baserri horietako batean, Kepa Ikuzak pamitxea nola egiten den erakutsiko du. Pamitxea ogi berezi bat da, Arratiako bailaran jaten dena. Olabarriko Errotari ere bisita egingo dio Urkok eta Ana Mari Pujanak artoa nola ehotzen den erakutsiko dio. Zeanuri Gorbeia magalean dago eta inguru hartara ere igoko da Urko. Julian Ajuriagerra artzain eta eguraldi gizonak paraje ikusgarriak erakutsiko dizkio. Azkenik, Gontzal Mendibil Zeanurin jaiotako abeslari ezagunak herriko hainbat istorio eta pasarte kontatuko dizkio.
'Biziirk' astelehen honetan emtituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.