Itxi

telebista

Castingak

Martxan dira "El Conquis 20"ko castingak

EITB Media

Urtero bezala, hautagaiek aurrez aurreko castingetan parte hartu ahal izango dute irailaren 25etik 29ra bitartean, baina lehenbizi hitzordua eskatu behar da conquistador@hostoil.tv helbidean.

  • Eman izena casting-ean! (Irudia: EITB Media)

    Eman izena casting-ean! (Irudia: EITB Media)

Telebistako abentura realityrik gogorrenak 20 urte beteko ditu datorren urtean. Hala, saioko lantaldea hasi da lanean 20. edizioko lehiakideak aukeratzeko hautaketa prozesua prestatzen.

Izan ere, saioaren oinarririk garrantzitsuena lehiakideak beraiek dira. Abenturaren erronka gogorrei aurre egiteko geroz eta prestatuagoak daude parte hartzaileak, eta datorren urteari begira, horiek aukeratzeko martxan dira dagoeneko aurrez aurreko castingak.

Aldez aurreko hitzordua

Irailaren 25etik 29ra bitartean, Euskal Herriko hainbat hiriburutan izango diren aurrez aurreko castingetan parte hartzeko hitzordua eskatu beharko dute lehiakide izan nahi duten hautagaiek. Horretarako, email bat bidal behar da conquistador@hostoil.tv helbidera eta mezuan, izen-abizenak, adina (18 urtetik gora), herria eta telefono zenbakia aipatu beharko dituzue. Saiotik bertatik jarriko dira zuekin harremanetan, hitzorduaren data, lekua eta ordua zehazteko.

Zure bizitzako esperientziarik zorrotz eta gogorrena, eta, aldi berean, aberasgarriena bizi nahi al duzu? Ez ahaztu zu izan zaitezkeela hurrengo konkistatzailea.

Zorte on guztioi!

OHARRA: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna HOSTOIL PRODUKZIOAK ekoiztetxea da (Egoitza: Errekalde Auzoa s/n 48960 Galdakao, Bizkaia) eta castingen kudeaketarako erabiliko dira. Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo beharko da. (Informazio gehiago: http://politicaprivacidad.hostoil.net/). Parte hartzeko 18 urte baino gehiago izan behar dituzu.